Oinarrian lekaleak dituzten hiru produktu osasungarri merkaturatuko ditu EROSKIK.

Erakunde gisa ditugun helburuen artean, elikatzeko ohitura osasungarriak sustatzea da bat, eta lekaleek leku nabarmena hartzen dute hor, zalantzarik gabe. Berrikuntzak lagundu egiten digu formularik egokiena bilatzen. Smoothiearen formatua izan liteke adibide bat, non babarrunari bidea zabaltzen zaion eguneroko dietan sartzeko modu gustagarri eta errazean.

Beste apustu bat elikadura arloko berrikuntzaren alde

  • Lankidetza hitzarmena egin du Azti, Garlan eta Leartiker erakundeekin berrikuntza prozesu ireki eta kolaboratibo bat lantzeko, eta testuinguru horretan aurkeztu dituzte produktu horiek
  • Ekimen horrekin konpromisoa hartu du tokiko lekaleei balioa emateko, eta ingurumena errespetatzen duten irtenbideak sortuko ditu horretarako
  • EROSKI taldeak beste bultzada bat eman dio 2021. urtean ‘berrikuntza irekiaren’ aldeko apustuari, bezeroari irtenbideak eskaintzeko motor gisa

EROSKIk beste pauso bat eman du elikadura arloko berrikuntzaren alde, eta udazken honetan hiru produktu osasungarri merkaturatuko ditu, hirurak ere lekaleak dituztenak oinarrian.

Hiru produktu berri hauek jarriko ditu salgai bere denda sarean: arrozez eta ilarrez labean egindako aperitiboa, gehigarririk gabea eta tokiko lekaleak %43 dituena; garbantzu humus esterilizatua; eta fruta zukuz eta Arabako babarrun zuriz egindako smoothiea.

EROSKIk lankidetza hitzarmen bat sinatu du AZTIGARLAN eta Leartiker erakundeekin berrikuntza proiektu bat abian jartzeko eta Euskadin ekoizten diren lekaleei balioa emateko, bultzada bat eman nahian tokiko lekaleen ekoizpenari produktu berritzaileen dibertsifikazioaren bidez. Abian jarriko dituen lan ildoen asmoa da ideia berriak sortzea lekaleak erraz prestatu eta kontsumitzeko eta haietan oinarritzen diren produktu osasungarriak ateratzeko.

Erakunde gisa ditugun helburuen artean, elikatzeko ohitura osasungarriak sustatzea da bat, eta lekaleek leku nabarmena hartzen dute hor, zalantzarik gabe. Berrikuntzak lagundu egiten digu formularik egokiena bilatzen. Smoothiearen formatua izan liteke adibide bat, non babarrunari bidea zabaltzen zaion eguneroko dietan sartzeko modu gustagarri eta errazean.  Bestalde, ez dugu ahaztu behar zer dagoen ekimen horren atzean: tokiko produktuen aldeko konpromisoa. Arabako lekaleak erabiltzea kalitate berme handia da kontsumitzaileentzat, eta gure inguruko ekoizleei, berriz, dibertsifikatzeko aukera paregabea eskaintzen die”, azaldu du Asun Bastidak, EROSKIren Tokiko Produktuetarako zuzendari komertzialak

Berrikuntza, giltzarrizkoa EROSKIn

2019an, EROSKIk martxan jarri zuen berrikuntza eredu berri bat, ‘ekinn’. Metodo, tresna eta dinamika multzo bat da, berrikuntza eran emana eta erakundean integratua bere posizionamendu diferentzialari bultzada emateko.  2020an, EROSKIk lankidetza erako 20 berrikuntza ekimenetan baino gehiagotan parte hartu du; horietako 5 Europako lankidetza proiektuak izan dira 80 eragilerekin baino gehiagorekin gauzatuak, hala nola enpresak, gune teknologikoak, unibertsitateak eta startupak

EROSKI taldeak beste bultzada bat eman dio 2021. urtean ‘berrikuntza irekiaren’ aldeko apustuari, bezeroari irtenbideak eskaintzeko motor gisa. Abian jarri duen lan ildo nagusietako bat da lankidetza hitzarmenak egitea ehun ekintzailearekin.

Berrikuntza berezko ezaugarria du sortu zenetik bertatik, eta orduko helburuei ere irmo eutsi die denbora honetan guztian: bezeroei irtenbiderik eta erantzunik onenak eskaintzea. Bezeroa jarri du berrikuntza estrategiaren erdigunean, eta aurrerantzean lehenetsi egingo du erosketa-esperientzia gero eta azkarragoa, errazagoa eta pertsonalizatuagoa sortzea, bai eta produktu eta marka bereizgarri berriak eta irtenbideak lantzea ere, elikadura eta bizi ohitura osasungarriak eta jasangarriak sustatzeko.

EROSKI frankizien prezioari, eskakizunei, lokalei, laguntzei edo beste edozein daturi buruzko informazio gehiago eduki nahi baduzu, inprimaki erraz hau bete besterik ez duzu.