EROSKIk kanpaina bat aktibatu du Ukrainako krisiak kaltetutako herritarrei laguntzeko

Bezeroei elkartasuna eskatu die, kutxen lerrotik igarotzean donazio bat eginez, premiazko laguntza behar duten herritarren oinarrizko premiak asetzen laguntzeko.

Gaurtik, martxoaren 1etik aurrera, EROSKIk laguntza humanitarioko larrialdi-kanpaina bat jarriko du martxan bere denden sare osoan, Ukrainako krisiak kaltetutako pertsona guztiei laguntzeko. Establezimendu guztietan, bezeroek donazio bat egin ahal izango dute, beren borondatez, kutxen lerrotik igarotzean.

EROSKIk eta bere bezeroek dohaintzan emandako guztia kaltetutako herritarrei bideratuko zaie Haurtzarorako Nazio Batuen Fondoaren (UNICEF) bidez. Izan ere, fondo hori Ukrainako haurrei eta familiei laguntzen ari da 2014an liskarrek eztanda egin zutenetik, Ukraina ekialdeko Donetsk eta Lugansk eskualdeetan. Gaur egun, 7,5 milioi haur ingururen bizitza eta ongizatea arriskuan daude; horien beharrak areagotu egin dira, eta herrialde osoari eragiten diote. NBEren arabera, 5 milioi errefuxiatu daude.

UNICEF, nazioarteko gainerako erakunde humanitarioekin batera eta herrialdeko agintariekin koordinatuta, premiaz lan egiten ari da Ukraina osoan eta harrerako herrialde guztietan laguntza humanitarioko programak zabaltzeko. Programa horren baitan, edateko ura banatzen da eta funtsezko osasun-, higiene- eta hezkuntza-horniduren erreserbak egiten dira, haurrei eta haien familiei laguntza psikosoziala emateaz gain.

Ukrainako krisiak eragindako premiazko laguntzaren beharrak beste aldera ez begiratzera behartzen gaitu, eta beren laguntza premiaz bideratzeko aukera eskaintzen diegu gure bezeroei. Donazioa kutxatik igarotzean egin daiteke, eta kontsumitzaileek egokitzat jotzen duten zenbatekoa eman ahal izango dute. Kanpaina honen gisako ekintzak oso garrantzitsuak dira premia gehien duten lekuetara ahalik eta azkarren iristeko.

EROSKI frankizien prezioari, eskakizunei, lokalei, laguntzei edo beste edozein daturi buruzko informazio gehiago eduki nahi baduzu, inprimaki erraz hau bete besterik ez duzu.