EROSKI aitzindaria izan da, eta frutaren bizitza luzatzen duen sistema berritzaile bat merkaturatu du

Apeel enpresa iparramerikarrak landare-substantziekin egindako film babesle bat garatu du, eta film horrek baldintza onenetan mantentzen du fruta, bi aldiz gehiago.

EROSKI da laranjak eta mandarinak Apeel enpresaren landare-babesgarri iraultzailearekin merkaturatzen dituen Espainiako banaketa-sare bakarra. Film hori landare-substantziak erabiliz egiten da eta kontsumorako baldintza onenetan mantentzen du fruta, bi aldiz gehiago. Erreferentzia gisa, gaur egun EROSKIk kilo bat mandarina merkaturatzen du estaldura horrekin bere merkataritza-sarean, eta zuku-laranjen bost kiloko sare bat.

Landare-jatorriko azal gehigarri bat da eta, hari esker, kanpotik ez da oxigenorik sartzen. Horrela,  barrualdean denbora gehiago mantentzen da hezetasun naturala, eta horrek fruta eta barazkien bizitza erabilgarria luzatzen du, fresko eta zaporetsu mantenduz. Sortzen duen landare-hesia ez da frutaren barrualdera igarotzen, gardena da eta ez du zaporerik eta usainik. Fruta babestea da helburu nagusia, modu naturalean umotu eta ezaugarriak denbora luzeagoan mantendu ditzaten.

EROSKIren, Apeel enpresaren eta produktu freskoetan liderra den AM Fresh Group bazkide hornitzailearen arteko lankidetza funtsezko urratsa izan da, berrikuntzaren eta jardun jasangarrien bitartez, elikagaiak alferrik galtzearen aurkako borrokan. “EROSKIn oso konprometituta gaude kontsumo arduratsuarekin eta elikagaiak alferrik galtzearen aurkako borrokarekin, eta, beraz, Appelekin bat eginez, zitriko iraunkorragoak eskain diezazkiegu gure bezeroei. Horri esker, etxean elikagai gutxiago alferrik galtzen, beren esperientzia hobetzen eta dieta osasungarria izaten lagunduko diegu bezeroei”, azaldu du Alejandro Martínez Berriochoa EROSKIko Osasun eta Jasangarritasun arloko zuzendariak.

EROSKI frankizien prezioari, eskakizunei, lokalei, laguntzei edo beste edozein daturi buruzko informazio gehiago eduki nahi baduzu, inprimaki erraz hau bete besterik ez duzu.