Egokitu egiten den frankizia

Lokalaren tamaina eta supermerkatu-frankiziaren kokapena oso garrantzitsuak dira. EROSKIn hainbat formatu ditugu, edozein lekutan ireki ahal izateko.

    Informazio gehiago nahi duzu?

    Baduzu lokalik?

    BaiEz

    Esperentzia sektorean

    BaiEz

    Zer behar da elikadura-frankizia batek arrakasta izateko?

    Kokapen egokia

    Kokapena da supermerkatu errentagarri bat lortzeko gakoetako bat. EROSKIn, buruan duzun lokalaren bideragarritasuna aztertuko dugu zurekin, edo Espainia osoan zehar ditugun lokalen aukera zabal bat eskainiko dizugu.

    Egokitutako finantzaketa

    Zenbateko kostua du janari-denda bat irekitzeak? Galdera horri erantzuteko, azterketa zehatz bat egin eta kasu bakoitzaren beharrak aztertu behar dira. Gure taldeak une oro lagunduko dizu zure frankizia ahalik eta inbertsiorik txikienarekin lortzeko. Gainera, EROSKIk doan finantzatuko du zure dendaren lehen horniketa.

    Esperientzia supermerkatu-frankizietan

    Esperientzia funtsezkoa da edozein negoziotan, eta EROSKIn sobera daukagu. Izan ere, 600 frankizia baino gehiago ditugu, eta gure esperientzia guztiaz baliatuko gara supermerkatu bat nola martxan jarri azaltzeko.

    Markaren laguntza

    EROSKIn hasiera-hasieratik eskainiko dizkizugu merkataritza-arloko laguntza eta aholkularitza, baita denda ireki ondoren ere. EROSKIk zuretzat egiten duen merkataritza-arloko aholkularitzari eta doako publizitateari esker, zure frankizia errentagarria izango da.

    Doako zerbitzu logistikoa

    Logistika funtsezkoa da supermerkatu-frankizietan, bereziki produktu freskoetan. EROSKIn ohiko zerbitzua eskaintzen dugu, kalitatezkoa eta doakoa. Frankizia bakoitzaren beharretara egokitzen da, txanden arabera eta entregatu beharreko eskaeretan mugarik gabe.

    Prestakuntza, etenik gabea eta doakoa

    Sistema informatiko esklusiboak eskainiko dizkizugu, baita etenik gabeko prestakuntza ere, eguneroko prozesuak behar bezala kudeatzeko. Gainera, negozioa kudeatzeko aldagaiei buruzko informazio guztia eskuratu ahal izango duzu: salmentak, kostuak, marjina eta abar.

    EROSKI supermerkatu bat irekitzeko hasierako baldintzak

    • Hasierako inbertsioa:

      700 €/m2

    • Sarrera-eskubidea:

      Ez dago

    • Logistika-gastua:

      Ez dago

    • Publizitate-kanona:

      Ez dago

    • Kontratuaren indarraldia:

      5 urte, luzagarriak

    • Gutxieneko populazioa:

      1.500 bizt.

    • Gutxieneko azalera:

      200 m2

    Nola sortu EROSKI supermerkatu-frankizia bat?

    Zurekin bilatzen dugu lokala

    Lehenik eta behin, lokala aurkitu behar da, baina ez kezkatu, zurekin bilatuko dugu egokiena.

    Zurekin kudeatzen dugu finantzaketa

    Lokala lortu ondoren, obra zibilari, baimenei eta egokitzeko behar duzun guztiari buruzko informazioa emango dizugu, finantzaketa barne. Eta gogoratu akordioak ditugula Espainiako banku onenekin.

    Bideragarritasun-plan gardena eta fidagarria egiten dugu

    Bideragarritasun ekonomikoari buruzko azterlan bat prestatzen dugu, EROSKI frankiziaren errentagarritasuna hasiera-hasieratik baloratzeko eta ziurtatzeko.

    Tresna teknologikoak eskaintzen ditugu

    Azken aurrerapen teknologikoak izango dituzu stockaren, eskaeren eta eskaintzaren kudeaketa automatizatzeko eta optimizatzeko, EROSKIk eskaintzen dizkizun tresna esklusiboekin.

    EROSKIrekin frankizia-kontratu bat duten frankiziadunen profilak

    Enpresaria

    Beste negozio batzuetan esperientzia baduzu, zuretzat errazagoa izango da EROSKIren frankizia bat martxan jartzea. Gainera, une honetan supermerkatu bat baduzu eta EROSKI frankizia bihurtu nahi baduzu, baldintza bereziak ditugu.
    Kontsulta itzazu hemen.

    Inbertitzailea

    Inbertsio-itzulerarik onena duten frankiziak bilatzen ari bazara, frankizia egokia aurkitu duzu; izan ere, EROSKI supermerkatu-frankiziekin arrakasta izan duten ehunka kasu daude.

    Ekintzailea

    Negozio berri bati ekitea beti da ilusionagarria eta, EROSKIren laguntzarekin egiten baduzu, errentagarritasun handiagoa eta arrisku txikiagoa duen frankizia bat lortuko duzu.

    Autoenplegua

    Zure lanpostua sortzea erabaki baduzu, EROSKIrena da autoenplegurako frankizia-aukerarik onena. Zure supermerkatua kudeatzen lagunduko dizugu, eta emaitza ezin hobeak lortuko dituzu denbora igaro ahala.

    Prezioari, baldintzei, lokalei, laguntzei edo EROSKI frankiziei buruzko informazio gehiago jaso nahi baduzu, bete inprimaki erraz hau