EROSKI Rapid Eroski Frankiziek eskaintzen duten komenentziako formatua da. Oso eredu malgua da, hainbat kokalekutara egokitzen da, eta bezeroen eta kokaleku bakoitzaren beharrei erantzuten die.
Uneoro bezeroaren beharrak ulertzea —eta asetzea—, bezeroarengandik hurbil egotea, eta eskaintza zabaleko salmenta-puntuetan arreta bikaina eta pertsonalizatua eskaintzea; izan ere, produktu guztiek kalitatea eta aurrezkia bermatzen dituzte, eguneroko erosketa-saskian aurreztu ahal izateko. Horiexek dira EROSKI Frankizien eredua sustatzen duten arrazoiak. Eredu horrek EROSKI City formatua du dagoeneko (250 eta 400 metro karratu arteko hurbileko supermerkatuak), eta orain beste aurrerapauso bat eman du hurbiltasunaren norabidean: EROSKI Rapid merkaturatu du, komenentziako denden katea, 150 eta 250 metro karratu arteko establezimenduekin.
Baina zertan datza zehazki EROSKI Rapid frankizien formatu berriak? Abiapuntu gisa, eta modu grafikoan azaltzearren, kontsumitzaileari egunerokotasunean eskaintzen zaizkion abantailei erreparatzen diegu. Zentzu horretan, bezeroarengandik oso hurbil dagoen denda eroso bati buruz hitz egiten ari gara: bezeroak bilatzen ari den guztia aurki dezake, begiratu bakar batean eta ilararik itxaron gabe. Eta eskaintzari dagokionez? EROSKI Rapid dendetan egunerokotasuneko oinarrizko produktuak aurki daitezke, ogia adibidez, baina baita unean uneko beharrak asetzeko beste batzuk ere, hala nola fruta, mokadutxoak eta edari hotzak. Baina etxeko behar puntualak birjartzeko behar dituen bizpahiru gauza ere erosi ahal izango ditu erabiltzaileak, hala nola esnea eta olioa, eta afaltzeko edo eguneko edozein unetan premiazko zerbait sortzen denean aukerarik onena dela ahaztu gabe.
Edukia irakurtzen jarraitu nahi baduzu, sartu emprendedores.es webgunean