Irekitzea
Elikadura-denda bat irekitzearen prezioa aldakorra da. Tamaina hartu beharra dago kontuan, salmenten aretoaren metro karratuen arabera ekipamendu komertzial desberdina behar delako, baina m2-ko 700 € ordaindu behar dira gutxi gorabehera.
Zer esanik ez, frankiziako supermerkatu bat irekitzea errentagarria da, bete-betean hazten ari den sektore seguruaren aldeko apustua egiten delako. Gainera, EROSKIrekin egiten da, frankizietan liderrak diren marketakoa dela kontuan hartuta.
Inbertsio osoaren zati bat eduki beharko duzu, hau da, gutxienez, %30 gutxi gorabehera. Gainerakoari aurre egiteko, finantzaketa bilatu beharko dugu. EROSKIn, une oro lagunduko dizugu, oso hitzarmen abantailatsuak ditugulako bankuekin. Horrez gain, EROSKIk denda osorik betetzen lagunduko dizu interesik gabeko finantzaketaren bidez.
Dendako fakturazioaren eta gastuen kontrolaren arabera, negozioaren ustiapen-kontu xehea aurkeztuko dizugu, eta erabakia hartu baino lehen ikusi ahal izango duzu emaitza.
Obra-baimenak, jarduera-lizentziak… beharko dituzu, baina ez kezkatu, hori guztia lortzen lagunduko dizun zerbitzu teknikoa daukagu. Esperientzia handia dugu.
Gure muntaketa-taldeak zure taldearekin jarriko ditu produktuak, zeure EROSKI supermerkatua ireki baino lehen. Une oro lagunduko dizugu.
Faktore hori zenbait faktoreren araberakoa da: obren iraupena, lizentziak... baina, gutxi gorabehera, 2 hilabete izan litezke lokala sinatzen denetik frankizia irekitzen den arte.
Gure merkataritza-taldea zurekin egongo da supermerkatua ireki osteko lehenengo egunetan. Gero, sarritan joango zaizu bisitan, behar duzun guztiari buruzko aholkularitza emateko.
Obrak / Egokitzapena
EROSKI frankizia muntatzeko orduan, lokala egokitzeko eta moldatzeko obrak egin beharko dira. Obra horiek ingeniaritzako eta eraikuntzako konfiantzako enpresek egingo lituzkete oso prezio lehiakorretan. Proiektuaren kokapenaren arabera, egokiena dena esleituko da. Fase guztietarako laguntza emango dizugu, ireki baino lehen nahiz frankizia ireki ondoren.
Beti-beti, obra zibila egin beharra dago, lokala egokitzeko eta beharrezkoa den ekipamendu guztia muntatzeko. Balorazioa egindakoan, obraren kostuaren aurrekontu xehea aurkeztuko dizugu, eta zuk zeuk zuzenean kontratatuko diozu zerbitzua ingeniaritzako enpresari.
ESPERIENTZIA/PROFILA
EROSKI frankizia abian jarri nahi baduzu, ez duzu aurretiazko jakintzarik eduki beharko. Gogoa edukitzea izango da garrantzitsuena. Prestakuntza gure konturakoa izango da, eta gidatu egingo zaitugu, den-dena ezin hobeto joan dadin eta zeure inbertsioari errentagarritasuna atera diezaiozun.
EROSKI frankizia bat irekitzeko laguntza guztiak izango dituzu; laguntza eta aholkularitza eskainiko dizugu, baina zuk zuzenean kudeatzea edo kudeaketaz arduratuko den pertsona bat izendatzea da onena.
NEGOZIOAREN KUDEAKETA
EROSKIk doan jarriko dizu sistema informatiko guztia, baita kutxak eta frankizia bat irekitzeko behar dituzun programa guztiak ere.
Gure programa automatikoa da eta eskaera-proposamena egiten du, beharrezkoak diren aldagai guztietan oinarrituta. Oso erraza da; zuk proposamena jaso eta egiaztatu besterik ez duzu egin behar zure adostasuna emateko.
Zure negoziorako beharrezkoak diren eskaera guztiak jasoko dituzu astean, inolako garraio-kosturik gabe. Negozioaren beharretara egokitzen gara.
Publizitatearekin zerikusia duen guztiaz gu arduratuko gara. Hamabost egunez behin liburuxka bat egiten dugu eta hura zure negozioaren eragin-eremuan banatzeaz arduratzen gara.
Egunero jasoko duzu zure negozioari buruzko informazio guztia. Gure programa informatikoak zure negozioa kudeatzeko salmentei, kostuei, marjinei eta abarrei buruzko beharrezko datu guztiak emango dizkizu.
LOKALA/KOKAPENA
EROSKI frankizia bat irekitzeko ez da beharrezkoa lokal propioa edukitzea, baina dagoeneko bat badaukazu, baloratu egingo dugu. Eta lokalik ez badaukazu, dagoeneko balioztatuta ditugunetako bat eskainiko dizugu edo lokal bat bilatuko duzu zuk nahi duzun inguruan, eta alokairu-kontratua negoziatzen lagunduko dizugu.
Frankizia motaren arabera —EROSKI Rapid edo EROSKI City—, oinplanoan gutxienez 180 m2-ko azalera erabilgarria duen lokal bat behar da, 600 m2-ra arte. Edonola ere, arrakasta komertziala lortzeko oso garrantzitsua da kaletik sarbidea izatea, eta oso komenigarria da ahalik eta garbien izatea.
Frankizia errentagarri bat irekitzeko, egokiena litzateke supermerkatuetako frankiziak sortzea 1.500 biztanle baino gehiago dituzten hirietan edo udalerrietan irekitzea izango litzateke onena, negozio bat garatu ahal izateko nahikoa biztanle dauden edozein kale, plaza edo etorbidetan, edo oso gune turistikoetan penintsularen barruan, Kanarietan ez baitugu frankiziarik irekitzen.
Bai. Bihur al daiteke supermerkatu bat EROSKI frankizia? Haren kokapena eta establezimendua baloratu, eta garatu beharreko aukerarik onena proposatuko dizugu; izan ere, beharbada EROSKI Rapid edo EROSKI City frankizia bat ireki dezakezu.
LANGILEAK
Langileak frankiziaren jabeak kontratatuko ditu eta, beharrezkoa izanez gero, EROSKIren laguntza eta aholkularitza izango dituzu, ahalik eta talderik onena lortzeko.
EROSKI frankizia baterako kontratatu behar dituzun pertsonen kopurua aldatu egiten da dendak dituen metroen eta salmenta-aurreikuspenen arabera. Azterketa egin ondoren, negozioa kudeatzeko langile kopururik egokiena zein den jakinaraziko dizugu.
EROSKI arduratzen da zure langileen eta zure prestakuntzaz, zuretzat kostu gehigarririk gabe. Zure langileak zure proiektuaren antzeko denda batera joango dira, dagoeneko martxan dagoen negozio batean trebatzeko.