EROSKI frankizia

Negozio errentagarria da bete-betean hazten ari den sektore seguruan. 628 EROSKI, EROSKI City eta EROSKI frankizia baino gehiago ditugu, baita 45 urtetik gorako esperientzia ere, kontsumo handiko sektorean negozio-aukerak elikadurako frankizien bidez sortzeko orduan.

mejor-franquicia-ano_2025

Lokala erabilgarri izatea

Sektorean esperientzia izatea

Pribatutasunari buruzko informazio gehigarria
  • Arduraduna: EROSKI, S. COOP..
  • Helburua: Kontsultei erantzutea.
  • Legitimazioa: Zure baimena.
  • Hartzaileak: Comvive Servidores S.L..
  • Eskubideak: Datuak eskuratu, zuzendu eta ezabatzea.
  • Informazio Gehigarria: Informazio zehatza kontsulta dezakezu Pribatutasun Politikan.

%96

 

gure frankiziadunen %96k negozio-aukera moduan gomendatzen gaituzte

 

+628

 
supermerkatuen 628 frankizia ditugu Espainian

+45

 

urteko esperientzia dugu frankizia errentagarriak sortzen

+3.5M

 

milioi bezeroren leialtasuna dugu EROSKI club kide-txartelaren bidez

Frankizia abian jartzean sortzen diren zalantza ohikoenak

EROSKI frankizia irekitzeko, ez da norberaren lokala eduki behar. Dena dela, eduki badaukazu, baloratu egingo dugu. Bestela, lokalik ez baduzu, balioztatuta daukagun kokapenen bat eskaini edo zuretzat interesgarria den lekuan bilatuko dizugu lokalen bat, eta alokairuko-kontratua negoziatzen lagunduko dizugu.

Eskatu informazio gehiago

Frankizia errentagarria irekitzeko, 1.500 biztanletik aurrerako hirietan edo udalerrietan irekitzea izango litzateke egokiena, negozioa garatzeko beste biztanle dituen edozein kale, plaza edo etorbidetan edo penintsulako oso leku turistikoetan, Kanarietan ez dugulako frankiziarik irekitzen.

Eskatu informazio gehiago

Zenbait faktore (esate baterako, obren iraupena, lizentziak…) kontuan hartu behar badira ere, gutxi gorabehera 2 hilabete beharko lirateke lokala sinatzen denetik frankizia bera ireki arte.

Eskatu informazio gehiago

Beti-beti, obra zibila egin beharra dago, lokala egokitzeko eta beharrezkoa den ekipamendu guztia muntatzeko. Balorazioa egindakoan, kostuaren aurrekontu xehea aurkeztuko dizugu, eta zuk zeuk zuzenean kontratatuko diozu zerbitzua ingeniaritzako enpresari.

Eskatu informazio gehiago

Frankiziako Sari Nazionala eman digu Espainiako Frankiziatzaileen Elkarteak.

Eta frankiziarik onenaren zigilua lortu dugu Urteko Merkataritza Onenaren sarietan, kontsumitzaileen laguntzari esker.

Zergatik aukeratu EROSKI frankiziak?

EROSKI frankizia irekitzeko jakin beharreko datuak: EROSKI City eta EROSKI frankizia gehiago

Kokapena funtsezko faktoreetakoa da supermerkatuen frankizien arrakastan


Janari-denda irekitzeko orduan, funtsezkoa da kokapen ona aurkitzea, supermerkatuen frankizietako negozioa herri txikietan nahiz hirigune handiagoetan abian jarri nahi dugunean. EROSKI frankizian, lokalen zorro zabala daukagu Espainia osoan, eta negozio-kontzeptua garatzen dugu edozein kokapenetara egokitzen diren

Aholkularitza emango dizugu, zeure premien araberako finantzaketa lortzeko eta negozio errentagarria edukitzeko


Badago frankiziak inbertsio txikiaren bidez abian jartzerik. Non inbertitu bilatzen ari bazara, supermerkatuen frankiziak negozio errentagarrienetakoak izan daitezke. EROSKI frankizian, laguntza eta aholkularitza jasoko dituzu. Zeure frankizia irekitzeko finantzaketarik behar baduzu, zenbait finantza-erakunderekin ditugun hitzarmen onenak eskainiko dizkizugu. Horrez gain, EROSKIk zeure denda lehen aldiz betetzeko prozesua finantzatuko dizu dohainik.

Ez da frankizia abian jartzeko esperientziarik eduki behar


Esperientzia edukitzea beti erabilgarria den arren, halakorik ez baduzu, EROSKI frankiziako negozioa abian jartzen ere irakatsiko dizugu. Zeure denda eraginkortasunez kudeatzen lagunduko dizugu merkataritzaren eta salmenten arloan ditugun teknikariek emango dizuten etengabeko laguntzaren bitartez.

EROSKI frankizian, zu zeu zara garrantzitsuena

Askotan, zeresan handiagoa dauka zu bezalako beste pertsona batzuek EROSKI supermerkatuen frankiziaren kudeaketan daukaten esperientziari buruz esan dezaketenak.
Bideo honetan, EROSKI frankiziadunen esperientziak azalduko dizkizugu, zenbait fase kontuan hartuta: negozioa sortzea, negozioari eustea eta arrakasta lortzea, besteak beste. Aukera ona da, talde apartarekin, eta, bertan, pertsonak dira nagusi.
EROSKI frankizian, lagundu egingo dizugu. EROSKIrekin ekin.

Supermerkatuen frankizia ireki nahi baduzu, zeure negozioa abian jartzeko eskakizunei buruzko informazio gehiago jaso nahi baduzu (zenbat ordaindu behar den EROSKI frankizia irekitzeko edo zer inbertsio egin behar den, zer laguntza dauden zeure frankizia abian jartzeko edo nolako lokalak dauden) edo EROSKI frankiziei buruzko edonolako informazioa eduki nahi baduzu, gurekin harremanetan jarri besterik ez duzu.