EROSKI frankizia, egokitzen den frankizia

Lokalaren tamaina eta kokapena faktore erabakigarriak dira supermerkatuen frankizian egin duzun inbertsioan errentagarritasun handiena lortzeko orduan. EROSKIn, zenbait formatu eskainiko dizkizugu, zeure EROSKI supermerkatua edozein kokapenetan ireki dezazun.

mejor-franquicia-ano_2025

Lokala erabilgarri izatea

Sektorean esperientzia izatea

Pribatutasunari buruzko informazio gehigarria
  • Arduraduna: EROSKI, S. COOP..
  • Helburua: Kontsultei erantzutea.
  • Legitimazioa: Zure baimena.
  • Hartzaileak: Comvive Servidores S.L..
  • Eskubideak: Datuak eskuratu, zuzendu eta ezabatzea.
  • Informazio Gehigarria: Informazio zehatza kontsulta dezakezu Pribatutasun Politikan.

Elikadurako frankizia arrakastatsua izateko beharrezkoak diren eskakizunak

Ubicación Eroski

Kokapen ona funtsezkoa da frankizia errentagarria irekitzeko orduan

Kokapena giltzarrietakoa da negozio errentagarria lortzeko orduan. EROSKIn, zurekin aztertuko dugu buruan daukazun lokalaren bideragarritasuna, edo, bestela, Espainia osoan zorroan ditugun lokalak eskainiko dizkizugu.

Una financiación adaptada

Finantzaketa egokituak zure EROSKI frankiziaren errentagarritasuna ziurtatuko du

Zenbat ordaindu behar da janari-denda irekitzeko? galderari erantzuteko, azterketa zorrotza egin beharko da, kasuan kasuko premiak zein diren jakiteko. Gure taldeak une oro lagunduko dizu, zeure supermerkatuko frankizia ahalik eta inbertsio txikienaz lortzeko aukera izan dezazun. Horrez gain, EROSKIk zeure denda lehen aldiz betetzeko prozesua finantzatuko dizu dohainik.

Experientzia Eroski

Ekiteko moduko frankizietan dugu esperientzia

Esperientzia funtsezkoa da edozein negoziotan, eta, EROSKIn, 45 urtetik gorako esperientzia daukagu. Izan ere, 628 frankiziako supermerkatu baino gehiago egin ditugu, eta geure esperientzia guzti-guztia erabiliko dugu supermerkatua nola jarri behar duzun abian azaltzeko orduan.

Apoyo de la marca

EROSKIk Espainian inbertitzeko emandako laguntza

EROSKIn, merkataritzaren arloko aholkularitza eta laguntza emango dizkizugu lehenengo urratsetatik, baita denda irekitakoan ere. Merkataritzako aholkularitza hori eta EROSKIk zuretzat dohainik egiten duen publizitatea oso lagungarriak dira zeure frankiziaren errentagarritasuna lortzeko orduan.

Plataforma Eroski Servicio Logístico

EROSKI frankizietarako doako zerbitzu logistikoa

Supermerkatuen frankizietarako logistika, produktu freskoetan, batez ere, funtsezkoa da erabat. EROSKIn, ohiko eta doako zerbitzu bikaina eskainiko dizugu. Izan ere, frankizia bakoitzaren premietara dago egokituta txandaketaren arabera, eta ez dauka inolako mugarik eraman beharreko eskaerari dagokionez.

Zeure inbertsioa

Zeure inbertsioa ziurtatzeko etengabeko eta doako prestakuntza

Sistema informatiko esklusiboak eta etengabeko prestakuntza eskainiko dizkizugu, eguneroko prozesuak behar bezala kudeatu ditzazun. Horrez gain, negozioaren kudeaketako aldagaiei buruzko informazio guztia izango duzu eskuragarri; esate baterako, salmentak, kostuak, marjina…

EROSKI supermerkatua abian jartzeko hasierako eskakizunak

  • Hasierako inbertsioa:

    700 €/m2

  • Sartzeko-eskubidea:

    Ez dago

  • Logistikako-gastua:

    Ez dago

  • Publizitateko-kanona:

    Ez dago

  • Kontratuaren indarraldia:

    5 urte, luzagarriak

  • Gutxieneko biztanle-kopurua:

    1.500 bizt.

  • Gutxieneko azalera:

    200 m2

Iconos Eroski

Nola ekin EROSKI supermerkatuaren frankiziaren bidez?

Buscamos contigo el local Eroski

Zeure supermerkatua abian jartzeko lokala aurkitzen lagunduko dizugu.

Lehenengo eta behin, lokala aurkitu beharra dago, baina ez kezkatu, zure premien araberako lokal egokiena aurkituko dugu zurekin, edo, bestela, Espainia osoan zorroan dauzkagun lokaletako bat eskainiko dizugu.

Gestionamos contigo la financiación

Zeure frankizia abian jartzen laguntzeko finantzaketa kudeatuko dugu zurekin.

Lokala daukazunean, obra zibilari, baimenei, lokala egokitzeko behar duzun guztiari eta finantzaketari buruzko informazioa emango dizugu. Era berean, gogoan izan Espainiako banku onenekin ditugula hitzarmenak, zeure inbertsioaren errentagarritasuna ahalik eta onena izan dadin.

Visibilidad

Bideragarritasun-plana gardentasunez eta fidagarritasunez egingo dugu, zure supermerkatua errentagarria izan dadin

Bideragarritasun ekonomikoari buruzko azterketa prestatuko dugu, hasiera-hasieratik EROSKI frankiziaren errentagarritasuna baloratzeko asmoz.

Herramientas tecnológicas Eroski

Automatizaziorako eta hobekuntzarako tresna teknologikoak eskainiko dizkizugu, zeure frankizian ahalik eta errentagarritasun onena lortu dezazun.

Azken aurrerakuntza teknologikoak izango dituzu eskuragarri, stockaren, eskaeren eta eskaintzaren kudeaketa EROSKIk eskaintzen dizkizun tresna esklusiboen bitartez automatizatzeko eta hobetzeko.

EROSKIrekin frankizia-kontratua duten frankiziadunen profilak

Empresario Eroski

Enpresaria

Beste negozio batzuetan esperientziarik baduzu, zuretzat are errazagoa izango da EROSKIko frankizia abian jartzea. Horrez gain, une honetan supermerkaturik badaukazu eta EROSKI frankizia bihurtu nahi baduzu, baldintza bereziak eskainiko dizkizugu.
Hementxe kontsultatu.

Motivos inversor Eroski

Bere frankizian inbertsioaren itzulketa onenaren bila dabilen inbertsiogilea

Inbertsioaren itzulketa onena duten supermerkatuetako frankizien
bila bazabiltza, frankizia egokia aurkitu duzu, ehunka arrakasta-kasu ditugulako EROSKI supermerkatuen frankizietan.

Ekintzailea Eroski

Ekiteko moduko negozio egokienaren bila dabilen ekintzailea

Negozio berriari ekitea oso zirraragarria da, eta, EROSKIrekin egiten baduzu, errentagarritasun handienaz eta arrisku txikienaz ekiteko frankizia erdietsiko duzu.

Autoempleo Eroski Franquicias

Autoenplegurako frankizia errentagarriaren bila dabiltzanak

Zeure lanpostua sortzea erabaki baduzu, autoenplegurako frankizia-aukera onena EROSKIrena da, supermerkatua kudeatzen lagunduko dizugulako eta emaitza onak lortuko dituzulako luzarora begira.

Supermerkatuen frankizia ireki nahi baduzu, zeure negozioa abian jartzeko eskakizunei buruzko informazio gehiago jaso nahi baduzu (zenbat ordaindu behar den EROSKI frankizia irekitzeko edo zer inbertsio egin behar den, zer laguntza dauden zeure frankizia abian jartzeko edo nolako lokalak dauden) edo EROSKI frankiziei buruzko edonolako informazioa eduki nahi baduzu, gurekin harremanetan jarri besterik ez duzu.