EROSKI frankizia

Negozio errentagarria da bete-betean hazten ari den sektore seguruan. 600 EROSKI, EROSKI City eta EROSKI Rapid frankizia baino gehiago ditugu, baita 45 urtetik gorako esperientzia ere, kontsumo handiko sektorean negozio-aukerak elikadurako frankizien bidez sortzeko orduan.

Mejor franquicia del año

    Frankizia jarri nahi duzu abian?

    Hona hemen informatzioa

    Baduzu lokalik?

    BaiEz

    Esperentzia sektorean

    BaiEz

    %96

    gure frankiziadunen %96k negozio-aukera moduan gomendatzen gaituzte

    +600

    supermerkatuen 600 frankizia ditugu Espainian

    +45

    urteko esperientzia dugu frankizia errentagarriak sortzen

    +6M

    milioi bezeroren leialtasuna dugu EROSKI club kide-txartelaren bidez

    Frankizia abian jartzean sortzen diren zalantza ohikoenak

    EROSKI frankizia irekitzeko, ez da norberaren lokala eduki behar. Dena dela, eduki badaukazu, baloratu egingo dugu. Bestela, lokalik ez baduzu, balioztatuta daukagun kokapenen bat eskaini edo zuretzat interesgarria den lekuan bilatuko dizugu lokalen bat, eta alokairuko-kontratua negoziatzen lagunduko dizugu.

    Eskatu informazio gehiago

    Frankizia errentagarria irekitzeko, 1.500 biztanletik aurrerako hirietan edo udalerrietan irekitzea izango litzateke egokiena, negozioa garatzeko beste biztanle dituen edozein kale, plaza edo etorbidetan edo penintsulako oso leku turistikoetan, Kanarietan ez dugulako frankiziarik irekitzen.

    Eskatu informazio gehiago

    Zenbait faktore (esate baterako, obren iraupena, lizentziak…) kontuan hartu behar badira ere, gutxi gorabehera 2 hilabete beharko lirateke lokala sinatzen denetik frankizia bera ireki arte.

    Eskatu informazio gehiago

    Beti-beti, obra zibila egin beharra dago, lokala egokitzeko eta beharrezkoa den ekipamendu guztia muntatzeko. Balorazioa egindakoan, kostuaren aurrekontu xehea aurkeztuko dizugu, eta zuk zeuk zuzenean kontratatuko diozu zerbitzua ingeniaritzako enpresari.

    Eskatu informazio gehiago

    Frankiziako Sari Nazionala eman digu Espainiako Frankiziatzaileen Elkarteak.

    Eta frankiziarik onenaren zigilua lortu dugu Urteko Merkataritza Onenaren sarietan, kontsumitzaileen laguntzari esker.

    Zergatik aukeratu EROSKI frankiziak?

    Empleados Eroski

    EROSKI frankizia irekitzeko jakin beharreko datuak: EROSKI City, EROSKI Rapid eta EROSKI frankizia gehiago

    Kokapena funtsezko faktoreetakoa da supermerkatuen frankizien arrakastan


    Janari-denda irekitzeko orduan, funtsezkoa da kokapen ona aurkitzea, supermerkatuen frankizietako negozioa herri txikietan nahiz hirigune handiagoetan abian jarri nahi dugunean. EROSKI frankizian, lokalen zorro zabala daukagu Espainia osoan, eta negozio-kontzeptua garatzen dugu edozein kokapenetara egokitzen diren

    Aholkularitza emango dizugu, zeure premien araberako finantzaketa lortzeko eta negozio errentagarria edukitzeko


    Badago frankiziak inbertsio txikiaren bidez abian jartzerik. Non inbertitu bilatzen ari bazara, supermerkatuen frankiziak negozio errentagarrienetakoak izan daitezke. EROSKI frankizian, laguntza eta aholkularitza jasoko dituzu. Zeure frankizia irekitzeko finantzaketarik behar baduzu, zenbait finantza-erakunderekin ditugun hitzarmen onenak eskainiko dizkizugu. Horrez gain, EROSKIk zeure denda lehen aldiz betetzeko prozesua finantzatuko dizu dohainik.

    Ez da frankizia abian jartzeko esperientziarik eduki behar


    Esperientzia edukitzea beti erabilgarria den arren, halakorik ez baduzu, EROSKI frankiziako negozioa abian jartzen ere irakatsiko dizugu. Zeure denda eraginkortasunez kudeatzen lagunduko dizugu merkataritzaren eta salmenten arloan ditugun teknikariek emango dizuten etengabeko laguntzaren bitartez.

    EROSKI frankizian, zu zeu zara garrantzitsuena

    Askotan, zeresan handiagoa dauka zu bezalako beste pertsona batzuek EROSKI supermerkatuen frankiziaren kudeaketan daukaten esperientziari buruz esan dezaketenak.
    Bideo honetan, EROSKI frankiziadunen esperientziak azalduko dizkizugu, zenbait fase kontuan hartuta: negozioa sortzea, negozioari eustea eta arrakasta lortzea, besteak beste. Aukera ona da, talde apartarekin, eta, bertan, pertsonak dira nagusi.
    EROSKI frankizian, lagundu egingo dizugu. EROSKIrekin ekin.

    Supermerkatuen frankizia ireki nahi baduzu, zeure negozioa abian jartzeko eskakizunei buruzko informazio gehiago jaso nahi baduzu (zenbat ordaindu behar den EROSKI frankizia irekitzeko edo zer inbertsio egin behar den, zer laguntza dauden zeure frankizia abian jartzeko edo nolako lokalak dauden) edo EROSKI frankiziei buruzko edonolako informazioa eduki nahi baduzu, gurekin harremanetan jarri besterik ez duzu.